XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...; Jullundur aldeko kanboh-a zen, bere lurraldeko Jainko orori seme txikia sendatzeko otoi egina zen, eta azken itxaropen bezala Benaresera joana.

- Iparrekoa al zara?- galdetu zion Kimi, kale estu, usaintsuetan barrena bidea besaburuekin zabaltzen zuen artean, bere behi kuttunak herrian egiten zuen eran.

- Bai, ezagutzen dut Punjaba.

Ama paharin-a zen, baina aita Amritzarretik zetorren, Jandiala ondotik - esan zuen Kimek, bere mingain trebea Bidearen beharretarako koipeztatuz.

- Jandiala! Jullundur? Hara!.

Orduan nolabait ere auzoak gara, esaten ahal bada - keinu goxo bat egin zion besoetako ume negartiari.

Noren zerbitzura zaude?.

- Tirthankar Elizan dagoen oso gizon santu baten zerbitzura.

- Oso santuak dira denak... eta oso diruzaleak - esan zuen jat-ak erresuminez.

Alde batera eta bestera ibili naiz elizetan barrena oinak honda-honda egin arte, baina umea ez da batere hobetu.

Eta ama ere gaiso dago....

Ixo, txikitxo....

Izena aldatu genion sukarra etorri zitzaionean.

Nesken arropak jantzi genizkion.

Ez dago egin ez dugun gauzarik, gauza bat izan ezik....

Eta esan nion amari Benaresera bidali nindunean....

Nirekin etorri behar zuen.

Esan nion nik Sakhi Sarwar sultanak gehiago balioko zigula.

Ezagutzen dugu Haren eskuzabaltasuna, baina barrukaldeko Jainko hauek ezezagunak dira niretzat.

Beso zailduek osatzen zuten kojinean jiratu zuen umea; umeak Kimi begiratu zion betazal astunen azpitik.

- Eta alferrik izan al da dena?- galdetu zuen Kimek, biziki interesaturik.

- Dena alferrik... dena alferrik - esan zuen umeak, ezpainak sukarrak pitzatuta.

- Adimena behintzat ona eman diote Jainkoek - esan zuen aitak harro-harro.

Horrela egotea ere, adi-adi, eta dena ulertzea!.

Hortxe duzu Eliza.

Gizon pobrea naiz ni, apaiz askorekin izan ditut tratuak... baina semea semea da, eta zure maisuari egindako opari batek sendatzen ahal badu....

Indarrak agortzen ari zaizkit.